Elikagaiak alferrik galtzearen aurka

desperdicio alimenticio

Irailaren 29a: Hausnartzeko eguna… baita ekitekoa ere

Elikagaiak alferrik galtzearen aurka eta Gipuzkoa bidezkoago eta jasangarriago baten alde

Irailaren 29a ez da nolanahiko eguna. Hain zuzen, Elikagaiak Alferrik Galtzeari eta Xahutzeari buruz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuek 2019az geroztik sustatutako data erabakigarri bat da, eta gure garaiko erronka handienetako batean jartzen du arreta: egunero alferrik galtzen edo botatzen den janari-kantitate izugarrian, kontuan izanik milioika pertsonak ez dutela eskura oinarrizko elikadura osasungarririk.

Bazenekien giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien herenak zaborretan amaitzen duela? Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) emaniko datuen arabera, aurrekaririk gabeko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-tragedia bat da. Eta ez da janaria alferrik galtzea bakarrik; izan ere, gaizki erabiltzen dira baliabide naturalak, beharrezkoak ez diren emisioak sortzen dira, energia xahutzen da… eta alferrik galtzen dira, berebat, gehien behar duenari laguntzeko aukerak.

 

Mugarri bat ezartzen duen legea

2025ean, badugu aurrerapen garrantzitsu bat ospatzeko: apirilaren 3tik indarrean dagoen Elikagaien galerak eta hondakinak prebenitzeko Lege berriak behartu egiten du elikadura-kate osoa hondakinak murrizteko eta elikagaien berrerabilera eta dohaintza sustatzeko neurriak hartzera.

Legeak hauxe bilatzen du:

  • Etxeetan, saltokietan eta jatetxeetan hondakinak erdira murriztea.
  • Ekoizpenean eta banaketan izandako galerak % 20 murriztea.
  • Elikagaiak gizarte-erakundeetara bidera daitezen sustatzea.
  • Ekonomia zirkularreko ereduak bultzatzea, hala nola konposta edo animalien elikadura.
  • Enpresentzako nahitaezko prebentzio-planak ezartzea.
  • Herritarrak sentsibilizatzea, ohiturak benetan aldatzeko.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuan, txalotu egiten dugu neurri hori. 25 urte baino gehiago daramatzagu erakusten posible dela beste elikadura kudeaketa bat, eta lehen bota egiten zena gaur egun itxaropen, nutrizio eta duintasun bihur daitekeela.

 

Gipuzkoak erantzun egiten du: elikagaiak salbatzea, bizitzak elikatzea

Azken urtean (irailak 24-25), lorpen hauek guztiak izan ditugu gure taldearen ahaleginari eta ehunka boluntarioren konpromisoari esker:

  1. Kontsumorako egokiak diren 900 tona elikagai inguru erreskatatzea.
  2. Horrek esan nahi du hilean 6.700 anoa janari iritsi direla etxe eta jantoki sozialetara, eta plater bakoitzak balio duela.

Azken Minutua programari esker egin ahal izan da hori guztia, supermerkatu eta saltokietako elikagai fresko eta galkorrak berreskuratu ahal izateko, iraungi baino lehentxeago.

Hondakinak murriztea ez da efizientzia- edo jasangarritasun-kontua soilik. Etika- eta justizia-kontua ere bada. Ezin dugu janaria harrika bota, kontuan izanda gure hirian baditugula hil amaierara iristen ez diren pertsonak”, Belén Méndez de Vigo, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidentea.

 

Eta zuk, zer egin dezakezu?

Aurtengo irailaren 29an zu ere gonbidatuta zaude gurekin bat egitera. Keinu guzti-guztiak baitira garrantzitsuak:

  • Planifikatu zure erosketak eta, ahal dela, ez erosi behar baino gehiago.
  • Behar bezala kontserbatu elikagaiak eta izoztu kontsumitu behar ez duzuna.
  • Eman erabili gabeko elikagaiak ongintza-erakundeei.
  • Saltoki edo jatetxe bat baduzu, kolaboratu gurearen tankerako gizarte-erakundeekin.
  • Eta tartetxo bat baduzu… egin zaitez boluntario. Zure denborak bizitzak alda ditzake, eta oso baliagarri sentiaraziko zaitu.

 

Eraiki dezagun xahutzerik gabeko etorkizun bat

Gipuzkoako Elikagaien Bankuan uste dugu janariak ez lukeela zaborretan amaitu behar, eta pertsona guztiek izan beharko luketela oinarrizko elikadura-premiak asetzeko aukera, behar duena baino gehiago ekoizten duen gizarte batean. Gaur, lege berriari eta erakunde, enpresa eta herritarren babesari esker, gertuago gaude helburu horretatik.

Baina asko gelditzen da egiteko. Eta zurekin egin nahi dugu.

Irailaren 29an, ez alferrik galdu ekiteko aukera.