2023ko hitzarmena sinatu da Aldundiarekin

 

 


Joan den ostegunean, martxoaren 23an, urteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Herri Lan Sailarekin. Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak eta José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak akordioa sinatu zuten Foru Aldundiak 2023an Elikagaien Bankuaren jarduerak diruz laguntzeko.

Dagoeneko 10 urte baino gehiago dira lankidetza hau zabaltzen ari dela, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Foru Aldundiari elikagaien xahutzearen aurkako borrokan eta Gipuzkoako gizarteko pertsona behartsuenen laguntzan emandako laguntzagatik.