Banatu eta partekatu egiten dugu

 

 


Maskarak gure bizitzaren parte bihurtu dira. Pandemiaren urte zail hauetan une batzuetan falta izan da. Elikagaien Bankuko onuradunek ere nabaritu dute. Horregatik, asko eskertu dugu Bexen Medicalek 600.000 maskara eman izana.

Maskara hauek gure erakunde onuradunen artean banatzen ari gara, janari sortekin batera. Gainera, 600.000 maskara direnez, dohaintza hau Araba, Nafarroa eta Burgosko Elikagaien Bankuekin partekatu dugu. Pozgarria da gure bizilagunei ere lagundu ahal izatea, dohaintza ondo aprobetxa dadin.