Bazkideen batzarra

 

 


Datorren martxoaren 24an bazkideen urteko batzarra izango da. Oraindik ez dakigu non egingo den. Beste urte batzuetan Moneda baserrian egin izan da

 

http://donostiando.blogspot.com/2012/05/caserio-moneda.html

 

baina badirudi aurten Tabakalera espazioan izango dela

 

https://www.tabakalera.eu/es#tabakalera

 

Ikuspuntu ekonomikotik, batzarrak diruzainak aurkezten dituen 2019ko kontuak onartzen du eta 2020rako aurrekontuari oniritzia ematen dio. Pertsonen ikuspuntutik, batzarrak Zuzendaritza Batzordean egindako aldaketak eta 2020. urterako jarduera-plana onartzen ditu.

 

Bazkideen batzarra une garrantzitsua da gure elkartearen bizitzan, urte berrian Bankua martxan jartzeko jarraibide handiak sortzen baitira.