Belén Méndez de Vigo, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidente berria

 

 


Joan den astelehenean, ekainaren 29an, Gipuzkoako Elikagai Bankuko bazkideen urteko batzarra egin zen. Besteak beste, Belen Mendez de Vigo Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidente berria izendatzea onartu zen, Jose Manuel Pinedaren ordez, arrazoi pertsonalengatik uko egin baitzion. 2019ko ekitaldiko kontuak ere onartu ziren.

Presidente berria 2012an sartu zen Bankuan boluntario gisa eta 2016tik Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Belenek eskarmentu handia du kudeaketan, FRIKI haur-arropa enpresaren bazkide eta sortzailea izan baitzen. Erretiratu ondoren, Elikagaien Bankuan sartu zen.