Cementos Rezolaren dohaintza

 

 


Aurten ere, Cementos Rezolako arduradunek enpresa horrek Elikagaien Bankuari laguntzeko egin duen dohaintza solidarioa helarazi digute. Aurten 1.200 €izan dira.

Argazkian Antonio Nolasco Añorgako lantegiko zuzendaria eta Ignacio Javier Azcue Laneko Arriskuen Prebentzioko zuzendaria ikus daitezke, Belén Méndez de Vigo gure presidentearekin eta José Ignacio Igarza Zuzendaritza Batzordeko presidentearekin batera.

Eskerrik asko zuen eskuzabaltasun eta laguntzagatik!