Dohaintza bereziak

 

 


Batzuetan, enpresa batzuek dohaintza bereziak egiten dizkigute, eta horiek asko laguntzen digute. Ez dira ez elikagaiak, ez gure funtzionamendurako dirua, enpresaren berezko lana baizik. Ormak taldearen kasua da

 

https://www.ormak.es/eu/

 

Beraiek oparitu digute Oiartzungo gure biltegian ditugun komunak eta aldagelak eraberritu eta egokitzea. Obra honen premia handia zegoen.

 

Ormakeko ordezkari Mauri Arregik gure biltegiko instalazioak eta egokitutako komunak bisitatu zituen joan den asteazkenean. Gure presidente Jose Manuel Pinedak eta Jose Ignacio Igarza boluntarioak lagundu zioten, eta eskerrak eman zizkioten egindako ekarpenagatik.

 

Ormak izena jarri diogu gure biltegiko kaleetako batean, esker ona adierazteko. Eskerrik asko!