Egokitu egiten gara
Pandemiak gure lan egiteko modua gaur egungo baldintza berrietara egokitzera behartu gaitu. Hainbat puntu aldatu ditugu eta orain azalduko dizkizuegu.
- Biltegiko boluntario-taldeak txikixeagoak dira; beraz, elikagaien sailkapena segurtasun-tarteak gordez egin daiteke.
- Bulegoan gauden boluntarioak beti leku eta ordenagailu berean esertzen gara eta egun finkoetan etortzen gara.
- Supermerkatu eta kate babesleei zuzenean egiten dizkiegun erosketen dedikazioa handitu egin da: azken kanpainak bonuen bidez egin dira, eta bonu horiek elikagai bihurtu behar dira.
- Gure onuradunei eskatu diegu oso puntualak izan daitezela elikagaiak biltzera etortzerakoan: horrela, gure instalazioetan jende-pilaketak saihesten ditugu.
Xehetasun txikiak dira, baina dena lagungarria da.