Europar Batasuneko elikagaien hirugarren fasea
Otsailaren 5etik 16era bitarte iritsi dira Oiartzungo egoitzara Europar Batasuneko hirugarren faseari dagozkien elikagaiak, hain zuzen, 2017ko banaketari dagokiona. Europar Batasunak bere baliabide ekonomikoen zati bat zuzentzen du behar gehien dituzten herritarrentzat zuzenean elikagaiak erosteko. Iraupen luzeko elikagaiak izan ohi dira, besteak beste, olioa, galletak, sardinak… Otsailaren 5ean, astelehenez, iritsi zen lehenengo kamioia; alokatu berri dugun biltegi berrian, egoitza nagusiaren inguruan dagoena, deskargatu zuen ekarritakoa. Martxoan zehar banatuko dira elikagai hauek.
Zorroztasun handiz egiten da elikagai hauen iritsiera-kontrola, biltegiratzea eta banaketa. Nekazaritza Ministerioko ikuskariek egiaztatzen dute dagokion dokumentazioa gure biltegietan, eta paleak gordetzen ditugun txokoak bisitatzen dituzte.
Informazioaren esteka: 2017ko laguntzaren plana.