FEGAko fruta eta barazkien programa

 

 


Beste lankidetza bat hasi dugu Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin (FEGA), frutak erakunde onuradunei banatzeko. Produktu galkorrak dira, arreta handiagoz tratatu behar direnak. Banaketari ekin diogu elikagai galkorretan esperientzia duten 16 erakunde onuradunekin. Erakunde horiek ia 2.900 onuradun dituzte. Hiru emanalditan banatu ditugu (uztaila, iraila eta urria) 15.000 kg aran eta nektarin baino gehixeago. Esperientzia ona izan da, eta bi astean behin egin nahi ditugu banaketa horiek, eta interesa duten gure erakunde onuradun guztietara zabaldu nahi dugu banaketa.