Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat 19.811 euro bildu ditu Caixak eta Caixabank Fundazioak

 

 


Caixabanken eta La Caixa Fundazioaren “Elikagairik gabeko etxerik ez “kanpaina itxi da. Gipuzkoarako 19.811 euro bildu dira, gure lurraldeko pertsona ahulentzako oinarrizko 21.000 kg elikagai bermatzeko.

Estatu mailan, 1.6 milioi euroko dohaintzak bildu dira, egoera ahulenean dauden kolektiboei laguntzeko erabiliko direnak. Eskerrik asko berriz ere zuen eskuzabaltasunez lagundu diguzuen guztioi.