Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren dohaintza ekonomikoa

 

 


Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGIk) jakinarazi digu 4.428,5 euroko dohaintza eman duela, urtero osasunarekin lotutako proiektuei ematen dizkien laguntzei dagokiena ( % 0,7).

Harro eta pozik gaude COEGIk emandako laguntzaz. 2020ko Bilketa Handiaren kanpainan gure irudia izan ziren, eta orain gurekin jarraitu nahi dute gizarteko babesgabeenekiko elkartasun-lanean.

Mila esker egiten duzuen guztiagatik!