Ikasturte berria

 

 


Abuztua amaitu da eta egun hauetan oporrak izan ditugun boluntarioak Elikagaien Bankura itzuli gara. Abuztuan elikagaiak banatu dituzte, “Guardian” egon diren boluntario talde bati esker.

Egia esan, poza ematen du aspaldiko lagunekin elkartzeak, oporretako pasadizoren bat komentatzeak eta gure mugikorrekin egin ditugun argazki ugarietako batzuk erakusteak. Azkenean, boluntario gisa egiten dugun lanari berrekitea da, ikasturte hasiera hau alaitzen duena.

Berrian jartzen dudan argazkia Pirinioetan egin nuen duela egun batzuk. Horrelako paisaiak ikusi ondoren, ezinezkoa da atseden hartuta eta ilusioz ez itzultzea Elikagaien Bankuan dugun ahaleginera.