Patateros Solidarioseko Alfonso Escalanteri errekonozimendua


 

Donostiako Istingorra elkarteak Alfonso Escalanteren lan solidarioari errekonozimendua egin dio, Patateros Solidarios ekimena martxan jarri izanagatik. Alfonsok donazioak eta aportazioak jasotzen ditu, bereziki Donostiako Antigua auzoko herritarrenak, eta horiekin guztiekin, patata kopuru handiak erosten ditu, ondoren Elikagai Bankuari emateko.

Alfonsoren antzeko ekimen partikularrek gure eguneroko lanean laguntzen gaituzte, gure gizartean behar gehien dituzten pertsonen alde lan egiten jarraitzeko.