REINA SOFIA FUNDAZIOAK GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA BISITATU DU

 

 


Sofia erreginak, Reina Sofia Fundazioko lehendakari gisa, bisita egin zigun joan den maiatzaren 4an. Bisitara joan ziren agintariak, BAGko enpresa emaileak, gizarte-erakunde onuradunak eta Elikagaien Bankuko boluntarioak. Halaber, Bankuaren sortzaileak, Javier Aguirregabiria eta Maria Pilar Echeverria,

Reina Sofia Fundazioa Elikagaien Bankuen emaile nagusietako bat da. 2012az geroztik, Fundazio horrek elikagaien bankuekin lankidetzan jardun du hainbat proiektutan, eta 2.200.000 euro baino gehiago bideratu ditu proiektu horietara, hau da, elikagaiak erostera, batez ere haurrentzat, bai eta instalazioak, ibilgailuak eta ekipamendua hobetzera ere, batez ere behar diren hotz-ekipoak.

Topaketa Fundazioaren ekimenez egin zen, Fundazioko presidentea Estatuko elikagaien bankuetara egiten ari den bisiten programaren barruan. Zehazki, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioko (FESBAL) 54 Elikagaien Banku elkartuetako 37 banku bisitatu ditu dagoeneko.