107 aseguru-etxek 3,8 milioi euro eman dizkiote FESBALi

 

 


Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL), Gipuzkoako Elikagaien Bankua kide duenak, 3,8 milioi euroko dohaintza jaso du, UNESPA Aseguruaren Enpresa Elkarteak (107 aseguru-etxe biltzen ditu) egina.

https://www.unespa.es/notasdeprensa/estar-preparados-donacion-fesbal/

Kalkuluen arabera, dohaintza honekin 13.300 pertsona inguru artatu ahal izango dira urtebetez. Uste da 3,6 milioi kg janari eta premia biziko beste produktu batzuk banatu ahal izango direla. Dohaintza FESBALek “COVID-2019 Elikagai Larrialdia” kanpainaren ondorioz egin da, pandemiaren ondorioak ahal den neurrian arintzeko. Gipuzkoara ere iritsiko zaigu dohaintza honen zati bat, gure Elikagai Bankuak artatutako pertsona kopuruarekiko proportzionala.

Eskerrik asko zuen eskuzabaltasun eta elkartasunagatik.