Michelin enpresaren bisita eta dohaintza
‘Michelin batera lehiatu ‘ekimenaren barruan, 2.000 euroko dohaintza jaso dugu Michelin Fundaziotik. Michelineko langileek distantzia bat egiten zuten eta enpresak kilometro horien araberako diru kopurua ematen zuen.
Dohaintza egiteko, Luis Jaime de la Cal Euskadiko proiektuen arduraduna, David Udakiola Faktoriako zuzendaria eta Susana Cabrera zerbitzu medikoen koordinatzailea izan dira bisitan.
Eskerrik asko horiei guztiei eta beren karrerarekin dohaintza hau posible egin duten langileei.