BOLUNTARIO BERRIAK UDA HILABETETARAKO


 

Joan den ekainaren 30ean komunikabide eta prentsa bidez uda honetarako deialdia egin genuen bolondres berriak eskatzeko.

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/banco-alimentos-voluntarios-20180630194802-nt.html

 

Gure bankuko ohiko boluntarioek ere oporrak merezi dituzte. Gainera beraietako batzuek seme-alabei laguntzen diete udan haurrak zaintzen eta ezin dute bere lan-txanda bete.

Beti bezala oso erantzun ona jaso da, 50 lagun baino gehiago jarri dira bankuarekin harremanetan. Eta lan-txandak ere eratu dira hutsuneak betetzeko. Etorri diren lagun berri hauekin argazkiren bat  egin dugu, eta gure web orrian ikus dezakezue.

Ongi etorria guztiei eta bere esfortzua eta elkartasuna eskertzen dugu.