Elikagai bidalketa errefuxatuei Grezian
Orain dela aste batzuk, Hernaniko SOS Errefuxatu elkartetik Gipuzkoako Elikagai Bankuan parte hartzeko eskaria jaso genuen.
Elkarte honek, Europa guztira etortzen diren errefuxatuei laguntzen die, eta, batez ere, orain arteko esfortzua Grezian zentratu dute. Bere lana gauzatzeko, elikagai ez galkorrak eskatu dituzte, bidali ahal izateko errefuxatuei Atenasen.
Zaporeak elkartearen bidez (Elikagai Bankuko Onuradun) janari kopuru garrantzitsuak hornitu ahal izan dizkiegu. Hain zuzen ere, 7.200kilo janaria zeuzkan 10 pale, nagusiki makarroiak, arroza, dilistak, haragi konzentratua, olioa, babarrunak, tostadak eta poteko tomatea.
Haurrentzako fardelak ere banatu ditugu.
Berri hau, bertako komunikabideetan, Hernanin jasoa izan da.
https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/hernani/decena-palets-productos-20180715001517-ntvo.html
Oso pozik gaude, ekintza solidario honi laguntza eman ahal izana, gure gizartean behartsuen diren pertsonekin.