Orklik boluntarioei emandako segurtasun txalekoak
Elikagai Bankuan dauden ekintza desberdinak aurrikusi behar den arriskuren bat dauka. Oiartzungo eta Bergarako gure biltegietan paleak, karretillak, makinak eta balantzak ,… Dagoeneko istripu txikiren bat egon da urte hauetako jardueran. Boluntariook, gure lanetan egon daitezkeen istripuentzat aseguru istripua daukagu, hala ere, hobe sahiestea.
Orkli enpresak beharrezko dirua eman digu segurtasun txaleko islatzaileak erosi ahal izateko gure biltegian lana egiteko. Gipuzkoako Elikagai Bankuko langileentzat eta boluntarioentzat derrigorrezkoa da segurtasun txalekoa erabiltzea gure biltegietan. Txalekoak, laranja eta hori islatzaileak, aurrekaldean gure Orkli ongilearen logotipoa darama eta atzekaldean Elikagai Bankua izenaren logotipoa