Udaberriko elikagai bilketa kanpaina Carrefourren

 


 

Apirilaren 6, 7 eta 8an Carrefourreko supermerkatuek udaberriko janari bilketa ospatuko dute Espainia guztian. Euskal Herriko supermerkatuetan ere egun horietan bertan izango da. Apirilaren 8an, igandean, Carrefourreko zentro batzuk irekita egongo dira, horregatik igandera ere luzatzen da kanpaina, Gipuzkoan ezik.

Kanpaina honen ezaugarria da Carrefourrek, berak, egun horietan jasotzen duten janari kopuru bera emango diola Elikagai bankuari. Gehigarri hau bankuari ematen zaion  garrantzi handiko laguntza da.