2022ko Bilketa Handiaren aurkezpena

 

 


Londres Hotelean Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren 2022ko Elikagaien Bilketa Handiaren aurkezpena egin da. Bertan izan dira Markel Olano, Diputatu Nagusia, Eneko Goia, Donostiako Alkatea, Enrique Cifuentes, Fortuna Kirol Elkarteko presidentea eta Behobia-Donostiako antolatzailea, eta Belén Méndez de Vigo, Bankuko presidentea. Bilketa Handia azaroaren 25ean eta 26an izango da, Gipuzkoan presentzia duten elikadura-kateetan. Aurten eredu mistora itzuli da, elikagaien bilketa fisikoarekin eta supermerkatuetako kutxetan bonuak biltzearekin. Iazko zifrak gainditzea espero da (513.000 €inguru bonuetan), laguntza horien 20.000 onuradun baino gehiagori erantzun ahal izateko. Gipuzkoarrei eskuzabaltasunerako deia egiteaz gain, Belen Mendez de Vigok egun horretan boluntario izan nahi duten pertsonei supermerkatuetan egoteko deia egin die, 4 orduko txandarekin. Tolosa, Errenteria eta Hernani inguruan boluntarioak falta zaizkigu batez ere.